sábado, enero 20, 2007

ZER EGIN DEZAKEGU?

Zer egin daiteke? Hasteko, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana funtsezkoak dira. Horrekin batera gazteekiko komunikazioa ere bai, beraien egorea ezagutzekoa haiekin egon beharra dago.

Gurutze Zipitriaren ustez, harremanei eta sendimenduei leku gehiago egin behar zaie: "Notez eta antzeko gaiez hitz egiten da klaustroetan, baina irakasle bakoitzaren egoeraz eta ikasleekin dituen harremanez oso gutxi egiten da". Edukiei, sentimenduei eta harremanei baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaie eta hori aldatu behar da!!.

Jazarpen egoeren aurrean epairik ez egitea ere garrantzitsua da, erasotzaileak, erasotuak eta ikusleak, guztiak baitira kaltetuak eta errua botatzeak ez baitu arazoak konpontzen.

Elkarbizitza ahalik eta hobekien bideratzea da egin litekeen gauzarik onena. Baina ikastetxean, bai kalean, bai etxean... Hainbestetan errepikatzen diren balioak eguneroko bizitzan praktikan jarri eta horien araberako jarrerak lehenetsi behar ditugu. Eta horretarako gure artean hausnartu eta hitz egin behar dugu. Edonola ere, Avilesen iritziz, elkarbizitza giroak hobetzea ez dakar bulling kasua desagertzea. "Bi gauza desberdin dira. Elkarbizitza hobetzea da diziplina arazoak, jarrera antisozialak, motibazio falatak, interesik eza...konpontzea. Baina bullying-aren jatorria desberdina da eta eta horri aurre egiteko plan desberdinak jarri behar dira ikastetxeetan".


Avilesek antibullying programa bat proposatzen du eta hainbat pauta zehaztuta ditu. EILAS sindikatuak liburuxka batean bilduta argitaratu zuen eta egun agortuta badadgo ere, web orri honetan aurki daiteke: WWW.STEE-EILAS.ORG .


Edonola ere, horrelako neurriak hartu aurretik ongi hausnartu behar dela dio: "Presak jardutea txarra da. Ekin bainoa lehen hausnartu egin behar dugu. Ekintzak planifikatzeko denbora hartu behar dugu. Administrazioak, arduradun politikoek, hezkuntza arduradunek, profesionalek, familiek... lor dezagula gure zentruak seguruagoak izateaz gain osasuntsuagoak izatea. Zeren hau ez da segurtasun arazoa soilik, baizik eta osasun arazoa: eskola osasuna, afektibitate osasuna, osasun emozionala".

No hay comentarios: