domingo, enero 21, 2007

ETXARRI-ARANATZEKO ANDRA MARI IKASTOLAN GATAZKEI ETA JAZARPENEI AURRE EGITEN DIE

Etxarri-Aranatzeko Andra Mari ikastolan 2002/03 ikasturtean hasi ziren bullying-a lantzen. Irakasle guztiak sentsibilizatuta eta erne egotea lortu dute eta hein arteko etengabeko laguntza eta komunikazioa funtsezkoak direla badakite. Ikasleek, gurasoek, orientatzaileek eta irakasleek, denek hartzen dute parte arazoei irtenbidea bilatzeko orduan.

Ikastolako bi orientatzaileak beti egon dira gai honen inguruan sentsibilizatuta, baina orain, irakasle guztiak daude. Itziar Aldaz orientatzailea dioenez, hasieratik erakutsi zuten. irakasleek gai honen inguruko kezka. Bullying-a lantzen hasi zirenetik lasaiago, ziurrago sentitzen dira. Horrek ez du esan nahi arazorik ez dagoenik; soilik, arazoak sortzen direnean badakitela nola jokatu denak bateratuta.


Elkarren arteko komunikazioa funtsezkoa da. Formazioak eta pautak edukitzeak ziurtasuna ematen du, zer esanik ez elkarrekin komunikatuak egotea. Hori funtsezkoa dela diote orientatzaileek eta zentzu horretan, ikastola txikia izatean zorte handia dutela aitortzen dute.

Ikastola honetan tutoretza saioei izugarrizko garrantzia ematen diote betidanik. Bigarren hezkuntza aritzen da Itziar Aldaz eta astero biltzen da tutoreekin. Balioak lantzen dituzte eta saioak prestatzen dituzte. Modu horretan, formazioa jasotzen dute eta sentsibilizatuta daude. Ikastola txikia denez, urtetik urtera, tutoreak aldatzen dira, baina denak pasatzen dira tutore izatetik, beraz, denek jasotzen dute formazio eta esperientzia. Horrez gain. hamabostean behin gela bakoitzetik pasatzen diren irakasle guztiekin biltzen da Aldaz ikasleei buruz, egoerei buruz edota gertatu den zerbaiti buruz hitz egiteko eta jarrerak adosteko. Gauza asko lantzen dira eta komunikazio handia dago.


Haur eta Lehen Hezkuntzan ez dute hainbesteko jarraipena egiten. Tutoreek ordu gehiago pasatzen dituzte haurrekin eta eta hartu-eman estuagoa dute.

No hay comentarios: