domingo, enero 21, 2007

ZER ALDAKETA SORTU DA?

Hasteko, bullying-a eta antzeko egoera guztiak entzun eta jaso dituzte. Orain denak jasotzen dituzte eta gainera fundamentuz; hau da hitzordua emanez eta eserita hitz eginez. Lehen horrela komentarioak modu informalean egiten ziren eta orain askoz ere serioago hartzen dira.

Irakasleek eskertu egiten dute formazio saioak ematea. Pauta batzuk ematea eskatu zuten, horrelako egoeren aurrean nola jokatu jakiteko.


Gelan gertatzen diren gauzek lotura dute kanpoan gertatzen denarekin. Horregatik, esku hartu beharra dagoela argi dute orientatzaile hauek. Euren asmoa arazoak bideratzea izan da beti. Eta hori bai, beti epaitu gabe, baloraziorik egin gabe. Dena dela, kasu batzuetan, gurasoek edo ikasleek esan izan dute eskolatik kanpoko arazoa denez ikastetxeak ez duela sartu behar. Orientatzaileak ez daude ados horrekin. Noski dela haien arazoa ere, haiek ez daude matematika, historia eta musika emateko soilik, giza trebetasunak erakusteko ere bai.


Oso garbi dute denen artean bideratu behar direla arazoa. Elkarri entzun egin behar zaio eta bakoitzak bere eskuetan duena egin, batera. Hasieran erasotua zen pertsonaiarekin biltzen ziren batik bat. Autestimua lantzeko, hobeto sentitzen laguntzeko, aurre egiten ikasteko...Baina urte hauetako esperientziaren ondoren, besteekin ere egon behar dutela ikasi dute. Beti erasotuaren baimenarekin. Lehenego erasotzailearekin hitz egiten dute. Eta noski, bita ikusleekin ere. Askok gaizki pasatzen dute eta hitz egiten hasiz gero, berehala konturatzen dira zerbait egin beharra dagoela.


Horretarako isiltasunaren legea hautsi beharra dago. Ikasleek ez dute salatari izan nahi, baina bi egoerak bereizten jakin behar dira. Bata da aldamanekoak zerbait gaizki egin duenean irakasleari esatea baina bestea da eskubide zapalketa bat egotea eta horrelakoetan ezin dute isildu.

Ikastolakoelementu positibotzat hartzen dute adin guztietako ikasleak eraikin beran egotea. Andra Mari ikastolaren kasuan, Haur Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eraikin berean daude. Handiek ez dute hainbeste gehiegikeria egiten txikien aurrean, eredu sentitzenbaitira. Irakasleak ere babesteko jarrera dute eta erneago daude.

No hay comentarios: