
Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira eta konponbidea gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeren hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du.
Erantzukizuna hartu beharra dago eta serio gainera. Elias Mendinueta guraso eta abokatuak eta Mirari Bereziartua coach pedagogoak diote ez dugula lasaitu behar, lasai gelditzeak ez duela ezer konpontzen. Erantzukizuna batzuena zuzenagoa bada ere, guztiona da. Ildo beretik mintzo da Koldo Izagirre idazlea ere: "Pedagogiaz espantuka hitz egin eta baliabiderik ematen ez duen politikaria da bakoitza, gelan gertatzen ari dena zuzentzeko gauza izan ez den hezitzailea da bakoitza, semearen ubeldu moral eta fisikoak eztitzeko gai izan ez den gurasoa da bakoitza, bere burua amildu duena bera da bakoitza...baina batez ere, tradizioaren izenean edo eguneroko epelean herrian eredu matxomerkea nagusitzen utzi duen oro da bakoitza".
No hay comentarios:
Publicar un comentario