domingo, enero 21, 2007

ZER ALDAKETA SORTU DA?

Hasteko, bullying-a eta antzeko egoera guztiak entzun eta jaso dituzte. Orain denak jasotzen dituzte eta gainera fundamentuz; hau da hitzordua emanez eta eserita hitz eginez. Lehen horrela komentarioak modu informalean egiten ziren eta orain askoz ere serioago hartzen dira.

Irakasleek eskertu egiten dute formazio saioak ematea. Pauta batzuk ematea eskatu zuten, horrelako egoeren aurrean nola jokatu jakiteko.


Gelan gertatzen diren gauzek lotura dute kanpoan gertatzen denarekin. Horregatik, esku hartu beharra dagoela argi dute orientatzaile hauek. Euren asmoa arazoak bideratzea izan da beti. Eta hori bai, beti epaitu gabe, baloraziorik egin gabe. Dena dela, kasu batzuetan, gurasoek edo ikasleek esan izan dute eskolatik kanpoko arazoa denez ikastetxeak ez duela sartu behar. Orientatzaileak ez daude ados horrekin. Noski dela haien arazoa ere, haiek ez daude matematika, historia eta musika emateko soilik, giza trebetasunak erakusteko ere bai.


Oso garbi dute denen artean bideratu behar direla arazoa. Elkarri entzun egin behar zaio eta bakoitzak bere eskuetan duena egin, batera. Hasieran erasotua zen pertsonaiarekin biltzen ziren batik bat. Autestimua lantzeko, hobeto sentitzen laguntzeko, aurre egiten ikasteko...Baina urte hauetako esperientziaren ondoren, besteekin ere egon behar dutela ikasi dute. Beti erasotuaren baimenarekin. Lehenego erasotzailearekin hitz egiten dute. Eta noski, bita ikusleekin ere. Askok gaizki pasatzen dute eta hitz egiten hasiz gero, berehala konturatzen dira zerbait egin beharra dagoela.


Horretarako isiltasunaren legea hautsi beharra dago. Ikasleek ez dute salatari izan nahi, baina bi egoerak bereizten jakin behar dira. Bata da aldamanekoak zerbait gaizki egin duenean irakasleari esatea baina bestea da eskubide zapalketa bat egotea eta horrelakoetan ezin dute isildu.

Ikastolakoelementu positibotzat hartzen dute adin guztietako ikasleak eraikin beran egotea. Andra Mari ikastolaren kasuan, Haur Hezkuntzako eta DBHko ikasleak eraikin berean daude. Handiek ez dute hainbeste gehiegikeria egiten txikien aurrean, eredu sentitzenbaitira. Irakasleak ere babesteko jarrera dute eta erneago daude.

ETXARRI-ARANATZEKO ANDRA MARI IKASTOLAN GATAZKEI ETA JAZARPENEI AURRE EGITEN DIE

Etxarri-Aranatzeko Andra Mari ikastolan 2002/03 ikasturtean hasi ziren bullying-a lantzen. Irakasle guztiak sentsibilizatuta eta erne egotea lortu dute eta hein arteko etengabeko laguntza eta komunikazioa funtsezkoak direla badakite. Ikasleek, gurasoek, orientatzaileek eta irakasleek, denek hartzen dute parte arazoei irtenbidea bilatzeko orduan.

Ikastolako bi orientatzaileak beti egon dira gai honen inguruan sentsibilizatuta, baina orain, irakasle guztiak daude. Itziar Aldaz orientatzailea dioenez, hasieratik erakutsi zuten. irakasleek gai honen inguruko kezka. Bullying-a lantzen hasi zirenetik lasaiago, ziurrago sentitzen dira. Horrek ez du esan nahi arazorik ez dagoenik; soilik, arazoak sortzen direnean badakitela nola jokatu denak bateratuta.


Elkarren arteko komunikazioa funtsezkoa da. Formazioak eta pautak edukitzeak ziurtasuna ematen du, zer esanik ez elkarrekin komunikatuak egotea. Hori funtsezkoa dela diote orientatzaileek eta zentzu horretan, ikastola txikia izatean zorte handia dutela aitortzen dute.

Ikastola honetan tutoretza saioei izugarrizko garrantzia ematen diote betidanik. Bigarren hezkuntza aritzen da Itziar Aldaz eta astero biltzen da tutoreekin. Balioak lantzen dituzte eta saioak prestatzen dituzte. Modu horretan, formazioa jasotzen dute eta sentsibilizatuta daude. Ikastola txikia denez, urtetik urtera, tutoreak aldatzen dira, baina denak pasatzen dira tutore izatetik, beraz, denek jasotzen dute formazio eta esperientzia. Horrez gain. hamabostean behin gela bakoitzetik pasatzen diren irakasle guztiekin biltzen da Aldaz ikasleei buruz, egoerei buruz edota gertatu den zerbaiti buruz hitz egiteko eta jarrerak adosteko. Gauza asko lantzen dira eta komunikazio handia dago.


Haur eta Lehen Hezkuntzan ez dute hainbesteko jarraipena egiten. Tutoreek ordu gehiago pasatzen dituzte haurrekin eta eta hartu-eman estuagoa dute.

sábado, enero 20, 2007

ZER EGIN DEZAKEGU?

Zer egin daiteke? Hasteko, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana funtsezkoak dira. Horrekin batera gazteekiko komunikazioa ere bai, beraien egorea ezagutzekoa haiekin egon beharra dago.

Gurutze Zipitriaren ustez, harremanei eta sendimenduei leku gehiago egin behar zaie: "Notez eta antzeko gaiez hitz egiten da klaustroetan, baina irakasle bakoitzaren egoeraz eta ikasleekin dituen harremanez oso gutxi egiten da". Edukiei, sentimenduei eta harremanei baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaie eta hori aldatu behar da!!.

Jazarpen egoeren aurrean epairik ez egitea ere garrantzitsua da, erasotzaileak, erasotuak eta ikusleak, guztiak baitira kaltetuak eta errua botatzeak ez baitu arazoak konpontzen.

Elkarbizitza ahalik eta hobekien bideratzea da egin litekeen gauzarik onena. Baina ikastetxean, bai kalean, bai etxean... Hainbestetan errepikatzen diren balioak eguneroko bizitzan praktikan jarri eta horien araberako jarrerak lehenetsi behar ditugu. Eta horretarako gure artean hausnartu eta hitz egin behar dugu. Edonola ere, Avilesen iritziz, elkarbizitza giroak hobetzea ez dakar bulling kasua desagertzea. "Bi gauza desberdin dira. Elkarbizitza hobetzea da diziplina arazoak, jarrera antisozialak, motibazio falatak, interesik eza...konpontzea. Baina bullying-aren jatorria desberdina da eta eta horri aurre egiteko plan desberdinak jarri behar dira ikastetxeetan".


Avilesek antibullying programa bat proposatzen du eta hainbat pauta zehaztuta ditu. EILAS sindikatuak liburuxka batean bilduta argitaratu zuen eta egun agortuta badadgo ere, web orri honetan aurki daiteke: WWW.STEE-EILAS.ORG .


Edonola ere, horrelako neurriak hartu aurretik ongi hausnartu behar dela dio: "Presak jardutea txarra da. Ekin bainoa lehen hausnartu egin behar dugu. Ekintzak planifikatzeko denbora hartu behar dugu. Administrazioak, arduradun politikoek, hezkuntza arduradunek, profesionalek, familiek... lor dezagula gure zentruak seguruagoak izateaz gain osasuntsuagoak izatea. Zeren hau ez da segurtasun arazoa soilik, baizik eta osasun arazoa: eskola osasuna, afektibitate osasuna, osasun emozionala".

ERANTZUKIZUNA DENONA DA

Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik erantzukizuna ere denona da, ez da gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten dititugu. Avilesek dioen bezala, biktimari eragiten dio, noski, ondorioak jasaten dituelako. Erasotsaileei ere bai, nagusitasun-menpekotasun harremanean oinarritutako erlazioak edukitzera ohitzen direlako. Ikusleak ere, ezer egin gabe eta beste aldera begira gelditzen badira, moralki joera injustuak ikusi eta beste leku batera begiratzen ikasten dute.


Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira eta konponbidea gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeren hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du.


Erantzukizuna hartu beharra dago eta serio gainera. Elias Mendinueta guraso eta abokatuak eta Mirari Bereziartua coach pedagogoak diote ez dugula lasaitu behar, lasai gelditzeak ez duela ezer konpontzen. Erantzukizuna batzuena zuzenagoa bada ere, guztiona da. Ildo beretik mintzo da Koldo Izagirre idazlea ere: "Pedagogiaz espantuka hitz egin eta baliabiderik ematen ez duen politikaria da bakoitza, gelan gertatzen ari dena zuzentzeko gauza izan ez den hezitzailea da bakoitza, semearen ubeldu moral eta fisikoak eztitzeko gai izan ez den gurasoa da bakoitza, bere burua amildu duena bera da bakoitza...baina batez ere, tradizioaren izenean edo eguneroko epelean herrian eredu matxomerkea nagusitzen utzi duen oro da bakoitza".

viernes, enero 19, 2007

SEI URTEKO HAUR BATEK DEFINITU ZUEN IRAINTZEA HITZEZ JOTZEA ZELA

"Iraintzea hitzez jotzea da" izenburupean JUUL pertsonaia dago. Ahozko indarkeriari buruzko erakusketa baten oinarria da GREGIE DE MAEYER idazlearen "JUUL" liburua. Haur eta gazteei zuzendua dago, nahiz eta guztiontzat baliagarria izan daitekeen ere.Izan ere, berdinen arteko indarkeria da kontakizun horren muina. Irainak, laidoak eta beheramenduak ere indarkeriazko ekintzak direla eta iraindua den pertsona lur jota uzten dutela erakutsi nahi du. "Sei urteko ume batek definitu zuen iraintzea hitzez jotzea zela".
JULL zurezko panpin bat da. Ingurukoen irain bat esaten dioten bakoitzean JUULEK gorputzeko atal bat mozten du eta azkenean, enborra besterik ez da geratzen. Istorioko pertsonaia positibo bakarra Nora da, JUUL panpina lur jota dagoenean bere besoetan hartu eta maitatzen duelako. Egileak horrelako errealitate gordina erakustea nahi izan zuen, horti aurrera norberak bere gogoeta egin dezan.
Eguneroko bizitzan, bai eskolan, bai etxean, bai klaean jasotzen ditugun mezuak askotan irainak izatera ailegatzen dira eta zer-nolako mina egin dezaketen pentsarazi nahie die haur eta gazteei. Hala ere, gaia aurkezterakoan, inolako moralinarik gabe egin nahi izan dute, izan re, liburua horrelakoa baita. JUUL pertsonaiaren bitartez despertsonalizatu egiten da gaia eta bakoitzak pentsa ditzala JUULEK jartzen dituen erremedioak larregizkoak diren ala ez. Gazteengan hogoeta hori berpiztea nahi dute. Norbaiti zer edo zer esaten diogunean zergatik esaten diogun pentsa dezaten, min egiteko esaten dugun edota zertarako.
Iraintzea hitzez jotzea zela hori da sei urteko ume batek esan zuena iraina definitzeko eskatu ziotenean. Nahiko argia zela pentsatu zuten eta horregatik aukeratu zuten haien erakusketaren lelo bezala. Askotan,gauza txikiak nahikoak dira min egiteko. Hitzaz berez ez dira iraingarriak, baina nola eta nork esaten duen arabera, mingarria izan daiteke.
Eskolei eta gurasoen elkarteei proiektua aurkeztu dienean harrera ona izan du erakusketak. Gurasoek askotan ez dakite arazo honi zelan aurre egin eta aukera ona ikusi dute erakusketa honetan.
















jueves, enero 18, 2007

lunes, enero 15, 2007

STEE-EILASek ARGITARATU DUEN JOSE MARIA AVILESEN LIBURUA

AURKEZPENA
Pertsona baten bizitza infernu bihurtzea, ikastetxe guztietan ahulen kontra etengabe jotzen zuen harroputza egotea, edota ia arlo guztietan ezberdina izateak ekartzen duen diskriminazioa ohiko egoerak dira eta askotan ikustezin bihurtzen zaizkigu.
Hala ere, portaera erasokor eta diskriminatzaile hauek oso ondorio larriak dituzte bai jasaten dituztenengan eta baita eragiten dituztenengan ere, eta are gehiago adin txikikoak direnen, ondorio horiek bizitza osoan nabaritzen baitira. Jose Mª Avilesek egindako lanak eta beste batzuenek itzaletik argira ekarri dituzte egoera hauek, prebenitzeko eta aurre egiteko beharra azpimarratu dutelarik.
Jose Mª Aviles psikologoa eta eskola orientatzailea izateaz gain, Valladolideko Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateko ikerketa taldeko kide ere bada. Denbora luze eta ahalegin handia jarri du ikasleen artean gertatzen diren jazarpen egoerak (Bullying) aztertzen, dotorengo tesia burutu arte. Momentu hauetan argitaratzeko bidean dago tesia.
2001.etik gure artean eman zituen hitzaldiek gaiarekiko interesa sortu zuten eta horrek bultzatu zituzten material hau ikastetxe eta interesa edo zerikusia duten kolektibo zein profesionalen eskura jartzea. Bertan arazoaren definizioa, eragileak eta ondorioak azaltzeaz gain, ikastetxearen diagnosiaegiteko baliagarria den Jose Mª Avilesekprestatutako tresna (PRECONCIMEI izenekoa, ikasle, irakasle eta gurasoentzakogaldetegiak dituena), ikastetxe mailako plangintza egiteko gida eta esku hartzeko modua ere aurkituko dituzue, ANATOL PIKASEK sortutako metodoaren laburpena hain zuzen.

BULLYING-A BULTZATUZ

ROCKSTAR KONPAINIAK URTERO KALERATU OHI DITU BIDEOJOKU POLEMIKOA BULLYING-ARI ESKEINI DIOTE EUREN DENBORA. JORRATZEN DITUZTEN GAIK ESNARAZTEN DUTE SENTSIBLE SUERTA DAITEZKEEN GAIAK IKUTZEAGATIK. BETI BIOLENTZIAREN PISU HANDIA EDO EROTIKOAREN PRESENTZIA ERABILI DUTE OINARRITZAT.JOKU BERRI HORREN ERASOTZAILE BATEN LARRUAN SARTZEA DA. GIZONEZKO HONEK, BERE IKASKIDE GUZTIAK BELDURTUKO DITU BERE EKINTZEKIN.
GURASOEN ELKARTE ASKOK MUGIMENDU BAT HABIARAZI DUTE PRODUKTU HOEN KOMERTZIALIZAZIOA ETETEKO ASMOZ. ESPAINIAREN KASUAN ADESE IZAN DA HONEN BULTZATZAILEA (ASOCIACIÓN ESPAÑOLA DE DISTRIBUIDORES Y EDITORES DE SOFWARE DE ENTRETENIMIENTO).
BALORAZIOAK ORAINDIK OSO GOIZTIARRAK DIRELA DIOTE BATZUEK JOKUA ORAINDIK AMAITURIK EZ DAGOELAKO.
HALA ERE, HEDABIDE MOTA HAU IZANGO DAESKOLAKO ARAZO BATEN SUSTATZAILE?

domingo, enero 14, 2007

IKASTETXE GUZTIETAN "BULLYING"-AREN AURKAKO PLANA IZATEKO ESKATU DUTE

EILASek aurre egiteko neurriak eskatu dizkie Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari.
Ikastetxe guztietan bullying-aren kontrako planak izan ditzatela eskatu zuen, EILAS sindikatuak, arazo hori uste baino larriagoa delako eta era berezian aurre egin behar zaiolako. Era berean, bullying-ari aurre egiteko neurriak hartzea tokian tokiko gobernuei dagokiela azpimarratu zuen eta eskaera zehatzak egin zizkien Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. Besteak beste, irakasleak eta gurasoak prestatzeko eskatu zuen eta ikastetxe bakoitzean egoeraren azterketa zehatzak egiteko, emaitzen arabera egin beharko liratekeelako arazoari aurre egiteko planak.
Ruben Belandia EILASeko kideak azaldu zuenez, hondarribitar gaztearen heriotzak bullying-aren aurkako politikan erabakiak hartzeko balio behar du eta jarrera aldaketa eskatu zien hezkuntza arduradunei. Hala, bullying-ari aurre egiteko politika zuzentzeko ardura Nafarroako Gobernuko eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailek beraiek dutela nabarmendu zuen. Belandiak gogoratu zuenez, bullying-aren aurkako borroka "antolatua" izan behar da eta ikastetxe guzti- guztietan publikoetan zein pribatuetan eragin behar du. EILASek Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari proposatzen dizkien neurrien artean, gurasoei eta irakasleei bullying-ari buruzko informazioa eta formazioa eskaintzea dago. Belandiak nabarmendu zuenez, arazoa "betikoa" izan arren, herritarrek ez dute behar den moduan ezagutzen eta horrela ezin zaio behar den moduan aurre egin. Era berean, ikastetxe bakoitzean egoeren azterketak egiteko eta horren ostean neurri zehatzak proposatzeko eskatu zuen.
HAMABI URTEKO IKASLEEN %6,2K "BULLYING"-A JASATEN DUTE EAEN
Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako azterketa batek ohartarazi du Lehen Hezkuntzako hiru ikasletik batek ikusi duela ikaskideren bat beste bat jotzen.
Hamabi urteko ikasle guztiek %6,2k eskola jazarpena jasan dute azken astos Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetan, Euskao Jaurlaritzako Hezkuntzan, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Lehen Hezkuntzako (LH) bullying kasuei buruz egindako azterketaren arabera. Jarduneko Sailburu Anjeles Iztuetak aurkeztu zuen Lakuan eskainitako prentsaurrekoan. Azterketak erakutsi du LHko bukaeran gertatzen dela eskola jazarpen gehien, ikasleek 11 eta 12 urte dituztelarik; jazarpena fisikoa edo psikologikoa izan ohi da. Lehen Hezkuntzako biktimen indize orokorra %5,8koa da. Iztuetak dei zuzena egin zien familiei, irakasleei eta gizarte osoari: "Adi-adi egon behar dugu denok, indarkeria kasuok pertsona heldu denean berriro gertatzeko arriskua baitago. Denon ardura da pausoak ematea". Ildo horretan, Iztuetak nabarmendu zuen onartu ezineko biolentzia dela sarri askotan biktimek beraiek eragileek nahiz lekukoek ukatu eta ezkutatutako gertaera izanik ere.Behin, LHko arazoei buruzko argibidea eskuratuta, irakasleek nola jokatu behar duten azaltzeko araurik ba ote den galdetu zioten.Izan ere, jazarpenak zenbait ezaugarri berezi ditu. ISEIren txostenak bullying-aren ezaugarriak jasotzen ditu atalka. Hona horietako batzuk: BIKTIMAK: EAEko LHko zentroetako biktimiei gehien gertatzen zaiena da gelakide batzuek barregarri uzten dituztela edota horretarako goitizenak jartzen dizkietela. LEKUKOAK: atal honek ekarri du punturik deigarrienetarikoa. LHko hiru ikasletik batek ikusi du kideren bat beste bati joka ari zela.
BULLYING-AZ HITZ BI
Avilesen ikerketaren arabera, erasotzailea mutila izaten da kasu gehienetan, fisikoki indartusa,askotan biktima baino zaharragoa eta indarkeria erabiltzeko joera duena.Onartezinaren eta onargarriaren muga ez du bereizten. Biktimen kasuan ere mutilak dira nagusi. Ahulagoak izan ohi dira, isilak, bakartiak,autoestimu apalekoak.Askotan erasotzaileak biktimaren ezaugarrifisikoak hartu ohi ditu erasorako aitzakiatzat:ile edo azal kolorea,lodia edo argala egotea...Belandiaren esanetan, ezaugarri fisko horiek ez daude derrigorrean Bullying-arekin lotuta:"Denok ditugu desberdintzen gaituzten ezaugarriak. Eta pertsona bat jomugatzat hartzean berak dituen ezaugarri horiek erabiliko dira bere kontra jartzeko". Biktimek isilean gordetzen dituzte jasaten aridiren arazoak. Alde batetik, erasotzailearen mehatxuaren ondorioz, eta bestetik, biktimak lotsa sentitzen duelako. Belandiak dio, gurasoek adi egon behar dutela eta seme-alabengan edozein aldaketa sumatu bezain laster, ikastetxearekin harremanetan jarri behar dutela. Jose Maria Avilesek bullying-ak etorkizunean biktimarengan eta erasotzailearengan izan dezakeen ondorioak ere aipatzen ditu. Ondorio kaltegarrienak biktimak nozituko ditu: autoestimua murriztea,depresioak,segurtasun eza, eta eskola porrota. Erasotzaileak ere izango du ondoriorik: jazarpen ekintza gauza on bezala hartzeaeta taldean estatusa lortzeko metodotzat hartzea.

sábado, diciembre 16, 2006

BERDINEN ARTEKO BORTXAKERIA

Hondarribiako 14urteko gazte baten heriotzak denon ahotan jarri ditu ikasleen artean ematen diren jazarpen egoerak. Horrelako portaerak betidanik gertatu dira mota guztietako ikastetxeetan, hala publiko nola pribatuetan, hiri handietan nola herri txikietan.
BULLYING, hitzak ingelesez "handiputz" edo "ahobero" esan nahi du eta ikasle batek edo batzuek beren ikaskideei denboran zehar nahita egindako ekintza negatiboak adierazteko erabiltzen da.Europako herrialde askotanikertu da eta arazo hau salatzen dute ikasle, irakasle eta gurasoentzako aholkuak ematen dituzten web gune ugari daude ingelesez.Estatuan ez eta Euskal Herrian ere honelako gunerik ez egon arren, terminoa, zoritxarrez, ezagun bihurtu dagure artean Hondarribiako Institutuan gertatutako ezbeharra dela eta.
DAN OLWEUS Norbegiako irakasleak eman zuen hitz honen esanahirik onartuena: "ikasle bat erasotzen da edo biktima bihurtzen da behin eta berriz, eta epe batez , beste ikasle batek edota batzuek egindako ekintza negatiboak pairatzen dituenean."

miércoles, noviembre 08, 2006

BLOG-AREN AURKEZPENA


Bullying-ari buruzko blog-a sortzea erabaki dut. Komunikabideetan entzuna izan da Jokin Hondarribitar gaztearen kasua, bai telebista, irrati, egunkari, internet... Arazo honek, nigan eta jende askorengan eragin handia izan du. Gainera, inpaktu soziala handiagoa izan da jakinik kasu hau Hondarribin gertatu dela, gugandik oso hurbil. Beraz, gai larria iruditzen zait Bullying-a eta blog honen bitartez ezagutzera eman nahi ditut gai honekiko hainbat puntu:
- Zer da Bullying-a?
- Nola jokatu arazo honen aurrean.
- Zein ondorio sortarazten ditu.
- Artikuluak eta gutunak

lunes, noviembre 06, 2006

NIRE AURKEZPENA

Ongi etorri nire blog honetara!!! Ianire Urkiola naiz, 20 urteko neska Muxikarra. Bilboko irakasleen unibertsitate eskolan, magisteritzako ikasketak burutzen ari naiz, hain zuzen ere, Lehen Hezkuntzako hirugarren maila.
Ezagutzen ez dudan jendearekin neska isil samarra naiz eta hasarratzen naizenean jenio bizia izaten dut. Hla ere, jendeak neska alaia eta jatorra naizela esaten du. Betidanik gustatu izan zaizkit haurrak eta beraiekin erlazionaturiko guztia. Horregatik, erabaki nuen magisteritza egitea.